Bigarren Jarduera: Jolaldatuz Argazki lehiaketa!

Trukemetik, JOLALdatuz! argazki-lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, “JOLAldatuz: jolas lehiakorrak lankidetza-jolas bihurtuz” kanpaina ospatuko dugulako. 

Gure Facebooken jolasean lankidetza erakusten duten argazkiak zintzilikatzea edo bidaltzea eskatzen dizuegu.

Argazkien ezaugarriak:

- Ateratako argazkiek kanpainaren arrazoi zentrala adierazi beharko dute, eta horretarako, jolasean lankidetza-egoerak islatu beharko dituzte.

- Irudiak JPG formatuan bidali beharko dira.

- Irudi bakoitza Jolaldatuz! Leloarekin egongo da. Horretarako, argazkitan idazteko balioko duen mugikorretarako aplikazioren bat deskargatzeko proposatuko dizuegu.

- Argazkiek berriak eta originalak izan beharko dute.

- Argazki batzuek saria izango dute.

Aurkezpenaren epea eta lekua.

Interesdunek 2016eko ekainaren 15 baino lehen bidali beharko dituzte argazkiak posta elektronikoz trukeme@bakeola.org edo instagram bidez  #trukemeJOLALDATUZ2016 hastag-a erabilita.

Argazki irabazlea ekainaren 21ean emango da ezagutzera gure Facebooken eta www.otrojuegoesposible.org  webgunean  

Ebaluatzeko irizpideak:

Trukemetik, aurkeztutako lanak baloratuko ditugu eta horretarako, irizpide hauek hartuko ditugu aintzat:

1. Argazkia planteatutako gaira egokitzea.
2. Originaltasuna eta sormena.

Saria:

Bi onenentzako saria honako hau izango da:

Mahaiko lankidetza-jolasen packa.

Hedapena:

- Trukemek-Bakeolak sare sozialetan eta web orrietan aurkeztutako argazkiak erreproduzitzeko eta argitaratzeko eskubidea dute erreserbatuta.

Anima zaitez parte hartzera!